We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.
/

lyrics

Eh neska eta mutilak, guraso, aitonak ta amonatxoak:
afina ezazue zuen belarria, hasi behar baita iskanbila!
Igoko degu bolumena, hartuko ditugu gure armak,
giroa berotzen hasi da, beraz hasi zaitez dantzan!

Nekazari baten aitzurra,
gazte iraultzaile baten harria,
ikasle baten arkatza bezala,
zuzenean gure borroka tresnak.
Borrokalarien fusila
edo langileen mailua.
Hemen da ekaitz musikala
kultur pribatizazioaren aurka!

Ilargi beteko gauan, SGAEko putreak erretzera goaz
ta sutearen inguruan dantzatuko degu gazte sorginduak!
Ilargi beteko gauan ekaitz musikala
Ilargi beteko gauan Sorgin Gaua
Ilargi beteko gauan akelarre kulturala
Ilargi beteko gauan Sorgin Gaua

Amorruz betetako soinuak, mendekuz jositako mezuak,
(mendeku ondo bideratua) suntsitzeko sistema usteldua.
Parrandarako droga bikaina, iraultzaz konposatua.
Zatoz gurekin gozatzera, senti antikomertzial sua!

Palestinar baten onda
edo artzai baten makila,
preso baten gose greba bezala,
zuzenean gure borroka tresnak.
Eta sorgin baten txanoa,
hegan egiteko erratza.
Akelarre kultura
kapitalismoaren kontra.

Ilargi beteko gauan akelarre kulturala
Ilargi beteko gauan Sorgin Gaua
Ilargi beteko gauan akelarre kulturala
Ilargi beteko gauan Sorgin Gaua
Sorgin Gaua!

credits

from Si no hay revoluci​ó​n, este no es mi baile, released November 19, 2016
Webo Gaitz: hitza eta ahotsa

license

tags

about

Demokrazia Zero Alto Paraná Department, Paraguay

Punk melodic HxC from the Basque Country. DIY anarchist band since 2008. Adam, Aritz, Íñigo, Karlos. demokraziazero@gmail.com

contact / help

Contact Demokrazia Zero

Streaming and
Download help

Report this track or account

If you like Demokrazia Zero, you may also like: