We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.
/

lyrics

Autogestioa, hautabideen bila. Autogestioa, hautabideen bila.

Behaztoparen ondotik jauzi, saltoka aurrera egin.
Ekin, ezin zaitez inoiz geldi, segi ez etsi,
mendi gailurrean eseri, iritsi, lubakia eraiki!

Gaztetxean ikusi zintudan lehen aldiz,
harrezkero hamarkada bat (pasa da).
Hasieratik liluratu ninduzun ni:
Autogestioaren kemena!

Urteak pasa baina ezin da uzkurtu
zure oldar menderaezina (ezin da).
Gazteri geldigaitzari ematen
aritzeko nahimena!

Uoooh! Zuk dadoak botatzeko ordua. Uoooh! Dadoak botaaa!
Uoooh! Zuk dadoak botatzeko ordua…
jarraitzeko beti beste zio bat aurkituko duzula.

Indibidualismo hotzaren aurkako
lubaki eraginkor bat (batasunerantz).
Lur jota nagoenean adore onena:
Geldotasuneko etsaia!

Eguneroko ekintzen irmotasunez,
nire izerdia indarraz blai (irrikan).
Pultsua hartzen dizudanean sentitzen ahal dut
dinamita taupada!

Uoooh! Zuk dadoak botatzeko ordua. Uoooh! Dadoak botaaa!
Uoooh! Zuk dadoak botatzeko ordua…
jarraitzeko beti beste zio bat aurkituko duzula

Dena irabazteko! Dena irabazteko! Dena irabazteko prest!

Agintea bazter bakoitzean astintzen da, beraren aurka borroka iraunkorra.
Fronte batzuk lehenestea, ez da adierazten bestetik baztertzea.
Helburua bitartekoetan. Estrategia ez da eskuordetzeko aitzakia.
Luzamenduen ta hierarkien gainetik, hautabideen bila goaz!

Autogestioa! Hautabideen bila! Autogestioa! Autogestioaren kemena!
Autogestioa! Hautabideen bila! Autogestioa! Aritzeko nahimena!
Autogestioa! Hautabideen bila! Autogestioa! Geldotasuneko etsaia!
Autogestioa! Hautabideen bila! Autogestioa! Dinamita taupadak!

credits

from Si no hay revoluci​ó​n, este no es mi baile, released November 19, 2016
Koroak: Elsa Ekia

license

tags

about

Demokrazia Zero Alto Paraná Department, Paraguay

Punk melodic HxC from the Basque Country. DIY anarchist band since 2008. Adam, Aritz, Íñigo, Karlos. demokraziazero@gmail.com

contact / help

Contact Demokrazia Zero

Streaming and
Download help

Report this track or account

If you like Demokrazia Zero, you may also like: